Nafarroako mendialdean ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez.

Nafarroako mendialdeko eremu geografikoan ezagunak edo erreferentzialak diren hainbat herritarrek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez. Bereziki gazteen artean baina baita publiko orokorrari begira ere zabaldu nahi den ekimena da. Mendialdeko herritarrek proposatutako kantu zerrendak jaso eta zabalduko dira. Tokiko komunikabideen webguneetan egonen dira edonoren eskura. Zehatzago erran.eus, guaixe.eus eta amezti.eus agerkari digitaletan, baita elaide.eus webgunean ere. Halaber, erakunde antolatzaileen webguneetan ere topatu ahalko dira kantu zerrendak.

Honako hauek dira ekimen honen helburuak:

  • Euskarazko musika zabaltzea eta entzule berriak irabaztea.
  • Euskaraz aritzen diren eskualdeko musika proposamenak gizarteratzea.
  • Euskaraz aritzen diren musika talde eta estilo berriak gizarteratzea .
  • Euskarazko musika proposamenen aniztasuna gizarteratzea (musika estiloak, emakumeen presentzia, belaunaldi ezberdinak…).

Eta honako hauek erakunde antolatzaileak:

  • Baztango Udala-Euskara Zerbitzua
  • Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
  • Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua
  • Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
  • Sakanako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua