Goiburuko tituloa

Eragileak

Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak euskara normalizatzea du helburu. Egiteko horretan, jakina, ez da bakarrik ari, eta asko dira era batean edo bestean euskara eta euskal kultura suspertzeko ahalegin horretan ari direnak. Eragile horien guztien ekarpena ezinbestekoa da euskara gure eskualdean eguneroko hizkuntza izan dadin, eta etorkizunean ere hala izan dadin. Euskararen normalizazioa gizarte osoaren egitekoa da, eta, horrenbestez, askotarikoak dira inplikatutako eragileak, baina euskararen, hezkuntzaren eta euskal kulturaren inguruan zuzenago ari direnek ardura eta egiteko oso garrantzitsua dute. Horiekin guztiekin osatu ditugu jarraian ikus daitezkeen zerrenda eta fitxak.