Literatur Geraldiak Nafarroako ipar-mendebaleko udalerrietako euskara zerbitzuek elkarlanean antolatzen duten ekimena da, eta gure herrietan euskarazko irakurzaletasuna sustatzea du helburu.
Irakurle taldeetan liburu bat aukeratzen dute irakurtzeko, eta, gero, idazlea gonbidatzen dute liburu horretaz edo, oro har, haren obrari buruz solasteko, zenbait formatutan: hitzaldia, aurkezpen-hitzaldia, errezitaldia edo solasaldia.
Ekimena irekia da, eta irakurle taldeek euskaldun guztiak animatzen dute literatura jarduera horietan parte hartzera.
Antolatzen dute:
Baztango Udala
Bortzirietako Euskara Mankomunitatea
Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Sakanako Euskara Mankomunitatea