Goizuetako aldizkaria. Goizuetako Kultur Taldeak eta Goizueta, Leitza, Areso eta Aranoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Goizueta eta Goizuetako herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da, eta urtean behin argitaratzen da. 23 zenbaki argitaratu dira.
Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2002. urtean argitaratu zen
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Goizueta. Historia, istorioak, lurra, jendea...
Goizuetari buruzko dibulgazio aldizkaria da, 2016ko abenduan argitaratua, Goizuetako Kultur Taldearekin elkarlanean. Aldizkariaren 36 orrialdeetan herriari buruzko hainbat jakingarri biltzen dira, irudiz lagunduta. Hauek dira aldizkariaren atalak: historia; lurra, Artikutza...; ekonomia, lana, lanbideak; euskara, Goizuetako hizkuntza; kultura etnografia, etxeak, festak...; kirola; eta pertsonaiak eta herritarrak.
LEITZA. Historia, istorioak, lurra, jendea…
Lehen hola, orain hala, gero ez jakin nola
Leitzari buruzko dibulgazio aldizkaria da, 2015eko urtarrilean argitaratua. Aldizkariaren 32 orrialdeetan herriari buruzko hainbat jakingarri biltzen dira, irudiz lagunduta. Hauek dira aldizkariaren atalak; istorioz jositako historia; lurra, jendea, lana...; euskara, Leitzako hizkuntza; kultura eta kirola; ospakizunak eta ohiturak; herri bat auzolanean; eta pertsonaiak eta herritarrak.
Leitzako aldizkaria. Euskara zerbitzuak egiten du, eta euskara, kultura, Leitza eta Leitzako herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da, eta urtean zenbaki bat argitaratzen da. 35. zenbaki argitaratu da azkena.
Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2000. urtean argitaratu zen
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Aranoko aldizkaria. Herritar talde batek eta Arano, Leitza, Goizueta, eta Aresoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Arano eta Aranoko herrigintza lantzen ditu. Euskara hutsezko aldizkaria da, 28-32 orrialdekoa, eta bi urtean behin argitaratzen da. 7 aldizkari argitarau dira orain artean.
Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2010. urtean argitaratu zen
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Aresoko aldizkaria. Herritar talde batek eta Areso, Leitza, Goizueta, eta Aranoko Udaletako Euskara Zerbitzuak egiten dute, eta euskara, kultura, Areso eta Aresoko herrigintza lantzen ditu. 28 orrialdeko euskara hutsezko aldizkaria da eta bi urtean behin argitaratzen da. 7 aldizkari argitaratu dira orain artean.
Urtea: Lehendabiziko zenbakia 2011. urtean argitaratu zen
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Goizueta etxeen izenak bildu eta etxe nahiz izen horien inguruko hainbat argibide ematen ditu liburuak: etxearen kokapena, argazkia, izenaren lekukotasun historikoak, izenaren esanahia…
Urtea: 2011
Argitaratzaileak: Pamiela argitaletxea (Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Goizuetako Udala eta Euskarabidea laguntzaile)
Leitzako euskararen hiztegia. Etnografia, corpusa, dialektologia. Leitzako hitzak, esamoldeak… biltzen dituen hiztegia, idatzietatik nahiz grabaketetatik jasotako hainbat adibidez eta lekukotasunez hornitua.
Urtea: 2005
Argitaratzaileak: Mikel Olano eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Areso eta Leitzako hizkeren deskribaketa
Urtea: 1998
Argitaratzaileak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua.
Goizueta eta Aranoko hizkeren deskribaketa
Urtea: 1998
Argitaratzaileak: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Nafarroako Gobernua.
Areso eta Leitzako hizkerak. Bertako hitz eta historian barrena liburuaren laburpena. Leitza eta Aresoko hizkeren deskribaketa
Urtea: 1999
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Goizueta eta Aranoko hizkerak liburuaren laburpena. Goizueta eta Aranoko hizkeren deskribaketa
Urtea: 1999
Argitaratzailea: Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio esperientzia hobetzeko. ´Onartu´ botoia klikatuz onartzen dituzu cookie-ak.
Gure webguneak bi cookie maila ditu. Zure preferentziak edozein momentutan aldatu ditzazkezu. Ze cookie gordetzen ditugun eta cookie buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzu, mesedez irakurri gure cookie politika.
Webgunearen funtzioak modu egokian eta zure preferentziak (adib. hizkuntza,eskualdea) ongi gorde direla ziurtatzeko funtsezko cookie-ak.
Bisitarien esperientzia hobetzeko webgunearen erabileraren analisiak baimendu.
--