Irakurzaletasuna, liburutegiak eta euskal literatura sustatzeko egitasmoa
HELBURUAK:
Irakurzaletasuna sustatzea.
Liburutegi publikoak eta herritarrak harremanetan ipintzea.
Euskarazko literatura ezagutaraztea.
Euskal liburugintza indartzea.
FUNTZIONAMENDUA ( hiru urrats):
- Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzua erabilita bertako euskarazko liburu bat eramango du etxera han irakurtzeko.
- Behin irakurrita liburutegira itzuliko du liburua eta irakurle-fitxa erraz bat beteko du bertan.
- Liburutegiko arduradunak erosketa txekea emango dio irakurleari eta honek txeke horrekin %35 merkeago erosiko du norbaiti oparituko dion euskarazko beste liburu bat.