Matrikula egiteko epea maiatzaren 24tik 31ra izanen da. Horretarako 012ra deitu behar da.

Izena ematerakoan honako datuak eman behar dira:

- Haurraren izen-abizenak
- jaiotze data
- Ikastetxean zein mailan dagoen
- Zein asterako eta zenbat ordurako nahi den
- Guraso baten telefono zenbakia

Aurten tailerrak eta haur txokoa uztailean hasiko dira, 1etik 26ra bitartean. Eta beti bezala asteka aukeratu daiteke, baita 3 edo 4 orduko tartea ere.

Udako oporretan, lagun artean ongi pasatzeko aukera bikaina da. Ez geldtu etxean eta etorri gozatzera!!