Leitza, Goizueta, Areso eta Arano eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek jasoko dute 2013ko Bai Euskarari Sarietako bat. Horren bitartez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak gure eskualdean Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresen ahalegina aitortu eta saritu nahi izan ditu.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea 2010ean hasi zen Bai Euskarari Sariak banatzen. Kirmen Uribek, IMH institutuak eta JEZ enpresak jaso zuten saria orduan. 2011n, Donostiako Victoria Eugenian, Xabier Mendiguren, Hirukide ikastetxea eta Refractarios Kelsen izan ziren sarituak. Iaz, Bilboko Euskalduna jauregian, Joxe Anjel Iribar, Skunk Funk eta Arlan enpresa. Aurtengoa kolektibo batek jasotzen duen lehen saria izango da.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren egitasmoak bederatzi urte egin ditu Leitza, Goizueta, Areso eta Aranok osatzen duten eskualdean, eta egun 44 dira Bai Euskarari Ziurtagiriarekin jarraitzen duten bertako entitateak.
2004. urteaz geroztik azpimarragarria izan da, eta izaten ari da, bertako ostalari, merkatari, elkarte nahiz enpresek Bai Euskarari egitasmoarekin eta lan mundua euskalduntzeko helburuarekin izandako konpromisoa. Ibilbide horretan euskara erabiltzeko eta indartzeko hamaika konpromiso hartu da, eta euskararen presentzia eta erabilera handitzea ekarri duten urrats asko egin da.
Konpromiso hori, eta eguneroko jardunean emandako urrats praktiko horiek guztiak, aitortu nahi izan ditu Ziurtagiriaren Elkarteak, eta horren ondorioa da aurtengo saria.
Eskualdean ziurtagiria duten talde, enpresa, elkarte, edo entitateak honakoak dira:
LEITZA
Aliprox - Leitza, Euskararen bidean maila
Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE), Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Amaia Arrandegia, Euskararen bidean maila
Aurrera Kirol Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Biok Jantziak, Euskararen bidean maila
Denok Bat Guraso Elkartea, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Dia Supermerkatua - Xumutxo, S.L. , Euskararen bidean maila
Erbiti Farmazia, Euskararen bidean maila
Erleta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa, Zerbitzua euskaraz maila
Etxe-Tresnak S.L. , Euskararen bidean maila
Euskadiko Kutxa - Leitza, Zerbitzua euskaraz maila
Gaztañaga Taberna, Euskararen bidean maila
Gaztelu iturgintza S.C.L, Euskararen bidean maila
Gorritz axuri eta gazta, Zerbitzua euskaraz maila
Haur Eskola – Leitza, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
José Larrañaga S.A. , Euskararen bidean maila
Karrape Irratia, Zerbitzua euskaraz maila
Leitza Garajea, Euskararen bidean maila
Leitzako Jubilatuen Elkartea, Euskararen bidean maila
Lizarraga Harategia S.L, Zerbitzua euskaraz maila
Mendibil Mendi Taldea, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Musunzar Ostatua, Euskararen bidean maila
Peritza Taberna, Zerbitzua euskaraz maila
Perurena Harategia, Euskararen bidean maila
SDCR Guratz Mendi Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Torrea Gastronomia eta Kultur Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Urkiola Harategia, Euskararen bidean maila
Zortziko Labetxea S.L. , Euskararen bidean maila
Zurlan Zurgindegia S.L.L, Zerbitzua euskaraz maila
ARESO
Aresoko Guraso Elkartea, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Leiza Mandriladora, Euskararen bidean maila
Nazabal eskola, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Pake - Toki Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Usoa Ehiztarien Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
GOIZUETA
Amaia Okindegia Kafetegia, Zerbitzua euskaraz maila
Ansa Janari Denda, Zerbitzua euskaraz maila
Apezetxea, S.L., Euskararen bidean maila
Basahuntz Ehiztari eta Arrantzale Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Goizuetako Estankoa, Zerbitzua euskaraz maila
Goizuetako Gazte Asanblada, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Gurasoak Guraso Elkartea, Zerbitzua eta lana euskaraz maila
Iskibi Kanpina SI, Zerbitzua euskaraz maila
Umore Ona Elkartea, Zerbitzua euskaraz maila
Ximon Harategia, Zerbitzua euskaraz maila
Zeferino Apezetxea eta Semeak S.L.L., Zerbitzua euskaraz maila